Testua eta bideoa: Txatxili.
Txatxilipurditik haurrentzako eskaintza batekin gatoz oraingoan.
Egoera berezi honetan haurren ahotsak alde batera utzi ditugula uste dugu, eta zer esan handia daukate. Haurrak gizarteko subjektu aktibo bilakatu behar ditugu, hau da, beraiekin batera erabaki eta ez beraiengatik. Askotan bigarren plano batean geratzen dira helduen mundu honetan, ez ditugu kontuan hartzen eta ez diegu hitza ematen.
Horregatik, Gora Haurtzaroa deituriko telesaila dakargu, non haurrak izango diren protagonista. Astero saio bat emitituko dugu eta hurrengo asterako eskaera ere egingo dugu, gai ezberdinak jorratuz.
Lehenengo honetan iganderako Oinherrik egindako deialdira deituko ditugu eta bertan beraiek botatako txalo zaparrada eta aldarrikapenak grabatzeko eskatuko diegu. Datorren astean hauekin beste saio bat egingo dugu, eta horrela gai ezberdinak ukitzen joango gara (ipuinak, txisteak, antzerkia …).
Jakin, bideoak ondorengo telefono zenbakiko wasapean jasoko ditugu: 688684946
Azkenik, telesaila youtube, Txatxilipurdiko sare sozialetan, wasapean eta komunikabideetan zabaltzeko asmoa dugu.
Beraz, animatu parte hartzen eta gora haurtzaroa!