ETBko kapitulua ikus-entzuteaz gain, protagonistek zuzenean dantzatu zuten Amaia Antzokian aurreko zapatuan.
Goiko framea: Aldundia.
Go!azen 9.0ren Hego Euskal Herriko aurrestreinaldietako bat Arrasaten ospatu zuen aurreko zapatuan, Amaia Udal Antzokian.
Ekitaldia ETBk, Udalak eta Aldundiak antolatu zuten, eta alfonbra gorria jarri zieten telesaileko protagonistei, antzokiaren kanpoaldean.
Bertan aktore eta dantzari gazteek zaleak agurtu zituzten, eurekin argazkiak egin zituzten eta dantzatu egin zuten. Zaleek Amaia lepo bete zuten, eta denboraldi berriaren aurrestreinaldia ikus-entzun zuten.