Era berean, koronabirusaren ondorioei aurre egiteko, sarea hobetzeko boluntario gehiago behar dira. Hona hemen formularioa.
Testua: Arrasateko Zaintza Sarea.
Koronabirusak eragindako krisiaren aurrean eta honek ekarri dituen ondorioei erantzuteko Arrasaten herritarrak antolatzen hasi gara:
– Haurren zaintza beharrak eta eskolako lanak
– Adinekoei elikagai eta medikamentu erosketak egin
– Informazioa banatu
Sortu daitezkeen egoerei auzolanean eta elkartasunez erantzun nahi diegu.
Osasun langileen irizpideak jarraituta, momentuz osasuntsu eta komunitateari ekarpena egiteko prest gauden bolondresen sare bat egin nahi dugu.
Parte hartzeko prest baldin bazaude, bete honako formulario hau eta jarriko gara zurekin harremanetan.
Hemen duzue lotura: https://forms.gle/pXanzUWZXAUUZ9V98 Zaindu gaitezen elkar!