‘Haurrak, nerabeak eta hezkidetza. Nola landu etxean?’ gurasoentzako hitzaldia martxoaren 2an Kulturaten

0
264

Testua: Arrasateko Udala.

Udaleko Gazteria Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean martxan jarritako “TREBA Gurasoak” programaren baitan, bigarren hitzaldia antolatu du hurrengo martxoaren 2rako.

Programa honen helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko guneak eskaintzea.

Oraingoan, hitzaldiak hezkidetzaren gaia jorratuko du: ‘Haurrak, nerabeak eta hezkidetza. Nola landu etxean?’. Martxoaren 2an izango da, asteazkena, 18:00etan Kulturateko Areto Nagusian. Nerea Lores adituak gidatuko du saioa eta euskaraz izango da.

Hurrengo hitzaldiak hauek izango dira:

  • Apirilak 6, asteazkena: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Hizlaria: Donna Apellaniz.
  • Maiatzak 6, ostirala: Komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal.

Izena emateko epea zabalik dago www.arrasate.eus/izen-ematea atarian. Informazio zabalagoa Udaleko Gazteria Sailean eskura daiteke 943 25 20 65 telefonora deituz edota gazteria@arrasate.eus helbidera idatziz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen