Argazkiak: Antolakuntza
Garagartza auzoa bizirik dagoela aldarrikatzen ari dira auzotarrak asteburu ‘Bizi Gara Gartza’ aste kulturalean. Zapatu goizak askotariko ekintzetarako eman du baina protagonista nagusiak haurrak izan dira goizean.

Hasteko, Kobaik koba egin dute, Adif-ek bereganatu dituen lur publikoak ezagutu eta ingurunea bisitatu dituzte. Horretarako Martin Arriolabengoa geologoa eta Jose Mari Exposito ‘Poti’ espeleologoak laguntza izan dute.
Ondoren, umeendako jolasak izan dira auzoko plazan, eta horrekin batera, Hirune Iribecamposen ipuin kontaketa eskaini du. Eguerdian, Vermuteoa izan da txosnan eta goiza biribiltzeko sahieski parrilla jana ere egin dute.
Eguna borobiltzeko kontzertuak izango dira auzoan, Zetkin eta Garratz taldeekin.











