Antolakuntzak adierazi du “ez dela kabalgatako ibilbiderik izango”, baina “Errege Magoek haurrak pertsonalki hartu ahalko dituzte, eta haurrek gutunak eman ahalko dizkiete, baita goxoki batzuk jaso ere”.
Argazkia: MB artxiboa.
Antolakuntzak azaldu duen bezala, “COVIDarekin jarraitzen dugu eta horrek egoerara etengabean egokitzera behartzen gaitu”.
Horrela, datorren urtarrilaren 5ean “ez da kabalgataren ibilbiderik izango (aurreko urteetan bezala), baina Erregeek ez diote urteroko hitzorduari hutsik egin nahi. Herriko plazan izango dira urtarrilaren 5ean 19:00etatik 20:00etara edo beranduagora arte bertaratuko diren haurren arabera”.
Horretarako, Antolakuntzak eszenatoki bat jarriko du, eta bertan “José, María eta haurtxoa, Erregeak eta gabon-kantak abestuko duen akordeoidun koru txiki bat izango dira”.
“Erregeek haurrak pertsonalki hartuko dituzte, eta eurek (haurrek) euren gutuna aurkeztu ahalko diete, baita goxokiak oparitzat jaso ere, Herriko Plazan izango diren denbora osoan zehar”.
“Garrantzitsua da eta ikaragarri eskertuko dizuegu, guztion osasunaren onerako, Erregeengana hurbilduko diren bai gurasoek baita umeek ere maskara jantzita izatea”.