Gaur eguerdian Garagatzako San Migel jaiei agur esan diete, aurretik ekitaldiz betetako goizaz gozatuz. Txikienek haur-jolasekin gozatu dute, eta korrika egin dute buruhandien aurrean. Bestalde, Arteaga jatetxeko Maider Larrañagak ardo dastaketa eskaini du. Garagartzara hurbildu direnek Txikitxu-Arrostaitzeko dantzariek eskaini dituzten Euskal Dantzaz gozatzeko aukera ere izan dute. Amaitzeko, luntx bat izan da bizilagun guztientzat.