Ikasturte amaiera iristear den honetan, Arizmendi Ikastolak Magala espazio pedagogikoan hitzaldi berri bat hartuko du maiatzaren 29an, ostegunez, 17:00etan, Arrasateko Uribarri gunean.
Amaia Arrieta izango da hizlaria, eta saioak haur hezkuntzan agertzen diren eraso-jokabideen inguruko hausnarketa eta baliabideak eskainiko ditu: koskadak, atximurkadak, hitzezko erasoak eta antzeko egoerak nola ulertu eta kudeatu aztertuko dira.
Hitzaldia euskaraz izango da, eta Magala espazioa ez da Arizmendi Ikastolako komunitatearentzat bakarrik, baizik eta Leintz bailarako herritar guztientzat irekia. Ikastolako familiek, Magala komunitateko kideek eta gaian interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da ondorengo formulategiaren bidez.





