‘Haur eta nerabeen ongizaterako eta garapen osasuntsu baterako gakoak’ hitzaldia izango da Kulturaten asteazkenean. Leyre Canok egingo du berba bertan eta gurasoendako hitzaldi zikloaren baitan dago antolatuta. Izen ematea BAZen egin behar dira 943-25 20 00 telefonoan edo Arrasate.eus atarian. Hitzaldia 18:00etan izango da Kulturateko Areto Nagusian.