Haur eta gurasoentzako Ipuin-jolas Txokoa antolatu du Bibliotekak

0
353

Irakurketa-saioak izango dira, eta bertan “4-6 urteko haurrek eta gurasoek elkarrekin literaturaz gozatzeko aukera izango dute”.

Kartela: Biblioteka.

Arrasateko Bibliotekak azaldu du “dinamizatzaile batek gidatuta, ipuin, kantu, olerki eta hitz-jolasak ezagutzeko txokoa izango dela”.

Saioak hiru zapatutan izango dira: urtarrilaren 22an, otsailaren 5ean eta otsailaren 19an. Ordutegia 11:00etatik 12:30era izango da, eta dinamizatzaile-lanetan Mari Garciak jardungo du.

Dagoeneko izena eman daiteke Bibliotekan bertan (Kulturaten) edo arrasate.eus/biblioteka web-gorrian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen