Haur eta Guraso Asanbladak hausnarketa irekira dei egiten du

0
1033
gogoeta

Kartela eta testua: Haur eta Guraso Asanblada.

Badira hiru urte Gaztetxea aterpe bezela erabiltzen hasi ginela neguko egun euritsuetan. Guraso eta haur batzuk eguraldi txarrari aurre egiteko, gaztetxeko giltza hartu eta gaztetxean batzen ginen.
Hasieran astelehenetik asteazkenera.
Ondoren astebukaera batzutan ere batu ginen.

Gaztetxea ez da oso leku beroa, baina bertan geunden guraso eta haurrek berotzen genuen giroa.

Tarteka gure kezkak, ardurak, gogoetak… konpartitzen genituen.

Egun batean Bergarako lagunak etorri ziren eta beraien esperientzia partekatu ziguten.

Baginen hamabost, hogei eta azkenean hogeitamar familia.
Ume eta guraso ezberdinak. Askotarikoak.
Bakoitza bere beharrizan, nahi eta espektatibekin.

Denbora aurrera, antolatzeko beharra sortu zen. Gaztetxean egoteak ardurak ekarri zituen.
Gaztetxeko giltza hartu, garbiketak, materiala erosi eta gorde,…
Hasierako aterpea zena, gorpuzten zihoan.
Logo bat asmatu eta izena jarri genion proiektuari.

Haur eta guraso asanblada.

Arrasaten, uda-giroa kalean egoteko aitzaki paregabea da, eta Gaztetxea haur eta guraso gabe gelditu zen.
Baina ikasturte berriarekin berriro etorri zen beharra.

Udalak bilera batzuetara deitu gintuen Txikitxokoaren inguruan hitzegiteko.
Gero, kasu gutxi egin arren, zabaldu zen Txikitxokoa.

Espazio horrek, aste barruko gosea asetzen zuen arren, batu eta ekimenak antolatzeko gogoa ez zigun kendu.
Hilean behin, taldeetan banatu eta ekimen desberdinak antolatzen jarraitu dugu.
Gaztetxean, Monterronen, herriko plazetan…
Naturarekin jolasean, hitzaldi ezberdinen antolaketan, Bolibar eta santa Barbarara irteeretan,…
Hilean behin ardurak banatu eta elkarrekin topo egiteko gunea euki dugu.

Egunak joan egunak etorri, taldea utzi duenik egon da.
Baita erreleboa hartu duenik ere
Egun, bagara batzuk whatssapp talde handi baten inguruan batzen garenak.
Ardurak banatu, ekimenak pentsatu eta hilean behin elkar ikusteko aukera ematen diguna.

Galderak, gogoetak, hausnarketa… beharrezkoa dela pentsatzen dugunok bagaude.
Elkarrekin jarraitu eta aurrera egiteko.
Zerk elkartzen gaituen jakiteko.
Zergaitik etorri garen adierazteko.
Zein espektatiba daukagun konpartitzeko.
Herrian dauzkagun beharrizanak mahaigaineratzeko.
Haur eta guraso bezela gure ekarpen kolektiboa beharrezkoa ikusten dugulako.

Urtarrilaren 25ean 11:00etatik 13:00etara kulturaten ikusiko dugu elkar.
Etorri eta konpartitu zure hausnarketa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen