Haur eta Gazteen saria eta 4. saria ere izango dira Erakusleiho Lehiaketan

0
281

Udalak antolaturik, lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Herritarrek bozka emateko epea abenduaren 10etik 18ra izango da.

Santamasetako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko establezimenduek izena eman beharko dute abenduaren 9a bitarte (barne).

Izena emateko bideak: Udaleko Merkataritza sailean, 943252017, merkataritza@arrasate.eus, BAZen, Udal webgunean edo Merkataritzako bulego teknikoan, 943793090, aitziber@debagoiena.eus

Herritarrek bozka emateko epea abenduaren 10etik 18ra izango da, eguerdiko 12:00ak arte hain zuzen.

Iaz sarien zenbatekoa igo egin zen, baita bozketan parte hartu zuten herritarren saria ere. Aurtengo edizioa ere berrikuntzekin dator: alde batetik 4. sari bat emango da, eta bestetik, “haur eta gazteen” saria sortu da.

Ikastetxeetara egingo da zabalpena, bertako eta gertuko merkataritzaren balorea ikusarazteko helburuarekin. Aurtengo sariak honakoak dira:

  1. saria: plaka eta 600 €
  2. saria: plaka eta 400 €
  3. saria: plaka eta 300 € (Ibai-Artek emana)
  4. saria: plaka eta 200 €

Herritarren saria: plaka eta 300 €
Haur eta gazteen saria: plaka eta 300 €

Era berean, “Herritarren saria” bozkatzen dutenen artean zozkatu egingo dira bost bono 100 eurokoak eta “haur eta gazteen saria” bozkatzen dutenen artean zozketatuko dira bost bono 30 eurokoak, Arrasateko edozein komertziotan gastatzeko.

“Herritarren saria” eta “haur eta gazteen saria” bozkatzeko, udal-webgunetik edo eta Ibai-Arteren webgunetik egingo da.

Sari banaketa abenduaren 21ean egingo da, egubakoitza, arratsaldeko 5etatik aurrera. Erakusleihoak jarrita egongo dira abenduak 10etik 31ra arte, gutxienez. Epaimahaia osatuko dute Ibai-Arteko ordezkari batek, diseinuan aditu batek eta udal-ordezkari batek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen