Haur-Danborradako buru Marixe, Naia, June eta Maren izango dira

0
364

Argazkia: SUDC elkartea.

SUDCek antolatuta, eta Sanjoanen egitarauaren baitan, zapatu honetan Haurren Danborrada ospatuko da.

Kulturolatik abiatuko da arratsaldeko 19:00etan, eta Arrasate Musikaleko Bandarekin batera, ondoko ibilbidea egingo du:

Kulturola, Biteri plaza, Maalako errebala, Erdiko kale eta Herriko plaza. SUDCek jakitera eman du denborradaren buru eta zaldian joango diren lagunak [argazkian, ezkerretik hasita]:

Marixe Arresek Arrasateko ikurrina eramango du

Naia Barriocanalek ikurrina eramango du

June Hernanzek SUDCen ikurrina eramango du

Maren Izurrategik jeneralarena egingo du

Badatoz Sanjoanak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen