Arrasaten ere bihar (astelehena) ekingo zaio ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ariketa soziala. Horretaz informatu du antolakuntzak adibidez gaur Amaia Antzokiko atarian.
Euskararen Topaguneak antolatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzen joateko ariketa soziala hasiko da bihar. Euskaraldiaren antzeko esperientzia bat izango da.
Arrasaten Geike antolaketa-lanetan dabil, eta batez ere 4 kolektibo gonbidatzen dira ariketa sozialean parte hartzera:
- Haurren gurasoei, zaintzaileei,…
- Leintz Eskola Kiroletako monitoreei
- Arrasate Musikaleko irakasleei
- Ikastetxeetako zerbitzu emaileei (zaintza, autobusa eta jangela zerbitzuei)
Bide honetan, GEIKEk 20 leku baino gehiagotan gonbidatuko ditu gurasoak euskara gehiagotan erabiltzera:
- Zaldibarren
- Herriko plaza nagusian
- Biterin
- Euskal Herria plazan
- Musakolan, Nao Santiago kaleko jolas parkean
- Musakola Herri Eskolaren aterpean
- Itxaropena plazako jolas-parkean
- Usaetxe plazan
- Arimazubi plazan
- Uarkapen
- Erguin Herri Eskola pareko jolas parkean
- San Andresen Kurtze Txiki plazako jolas parkean
- Makatzenako jolas parkean
- Txaetako jolas parkean
- Jokin Zaitegi plazan
- Iturripen
- Txikitxokoan
- Arizmendi ikastolako eta Herri Eskoletako kanpoaldeak, Arrasate Musikal aurreko espazioa, ludoteken inguruak… horiek ere izango dira ariketaren gune.
- …

Parte hartzeko:
- Ez da izena eman behar
- Parte-hartzaileek txapa bat izango dute, antolatzaileek banatuko dituzten txapak
- Kalean lonak, kartelak,… jarriko ditu antolakuntzak, eremuak zein diren erakusteko
- Girotze ekintzak egingo dira
“Eredu garelako, gure haurrek guk egiten duguna ikusi eta ikasten dutelako, gure hizkuntzaren etorkizuna direlako… Haurren aurrean helduok heldu euskarari!”.