Hasier Erañak gaixotasun prionikoen inguruko hitzaldia eskainiko du urriaren 20an

1
869

Goienagusik antolatuta, urriaren 20an, asteazkena, goizeko 10:00etan Hasier Erañak “non daude gaur egun behi eroak? Eta zer erakutsi ziguten Alzheimerrari eta Parkinsonari buruz? ” hitzaldia emango du. . Eraña IC-bioGUNEko Gaixotasun prionikoen Laborategiko ikertzailea eta ATLAS Molecular Pharman Prioien saileko arduraduna da.

Biologiaren arlo ezberdinetako ikertzaileek hamarkada gutxi batzuk egin dituzte honez gero enzefalopatia espongiforme transmisibleak ulertzeko ahaleginetan. Izan ere, nahiz eta behi eroen krisialdia ia kontrolpean egon, ezagutzen diren gaixotasun bitxienetarikoak dira gaitz hauek. Hain arraroak, bi Nobel saridun egon direla urte ezberdinetan gaixotasun honen inguruan egindako ikerketengatik.

Gaixotasun hauek eragiten dituen patogeno ezohikoak, prioiak ere deituak, hasiera hasieratik erakarri zuten biologo, albaitari eta mediku askoren arreta. Baina gizartean ez ziren ezagun egin 90. hamarkadara arte, behi eroen gaitza eta hari lotutako elikadura krisiak Europa guztia astindu zuen arte. Hala ere gaur egun, bere garaian medioen eta gizartearen arreta bete-betean bereganatu zituen arren, gutxi batzuk soilik oroitzen dute behi eroen gaitza, ta askok bere buruari ere galdetuko diote, “non daude behi eroak?”. Egun, gaixorik aurkitu zen lehenengo behiaz geroztik mende laurden baino gehixeago pasa denean eta ahalegin askoren ondoren, hasi gara behingoz gaixotasun honen jatorria ulertzen eta ustegabean konturatu gara behi eroek, agian, zerbait erakutsi ahal digutela beste gaitz neurodegeneratibo batzuen inguruan, alzheimerra edo parkinsona kasu.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen