Hirugarren argazkia: Jauzi Ekosoziala.
Gaur, ostirala, hasi dira Euskal Herriko II. Ekotopaketak, Jauzi Ekosozialak antolatuta. Hiru egunez, ekologismoaren inguruko hainbat solasaldi izango ditugu gure herrian, gai horietan adituak diren hainbat hizlarirekin.
Gaurkoan, motorrak berotzen hasteko, elikadura burujabetzari eta gazte antolakuntza ekologistari buruzko hitzaldi bana izan dira Uarkapen eta Iratin hurrenez hurren.
“Lurra landu etorkizuna erein” izeneko Uarkapeko solasaldian, Jauzi Ekozozialeko moderatzailearekin batera, Ereindajaneko Eider Murgoitio, Baladreko Isa Alvarez Vispo eta Etxaldeko Gotzone Zestorain izan dira.





Iratin egin den “Borroka zaharrak belaunaldi berriak” hitzaldian berriz, Kataluniako ARRAN mugimenduak, Fridays For Future Bilbok eta Jauzi Ekosozialekoek hartu dute parte.




Jarraian, eguna amaitzeko, 21:30ean bertsoafaria antolatu dute, Ane Zuazubiskar eta Andoni Rekondo bertsolariekin.




