Herri mailan 155 entitatek eman dute izena eta 500 arigune inguru sortu dira. 36 arigune identifikatu dira Udalean, Udalbatza bera ere tartean. Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 24ra arte. Honakoak dira izena emateko bideak: BAZ, Baserritarren Azokan ezarriko den postua eta www.euskaraldia.eus.
Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta abenduaren 4 arte iraungo du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialak. Bigarren edizioan, norbanako moduan “ahobizi” eta “belarriprest” gisa parte hartzeaz gain, entitateek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika berriak bultzatzeko: euskaraz hitz egiteko espazioak -ariguneak- identifikatuko dituzte, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak.
Arrasateko udalak ere entitate moduan parte hartuko du Euskaraldian. 36 arigune identifikatu dira Udalean, Udalbatza bera ere tartean. Herri mailan 155 entitatek eman dute izena eta 500 arigune inguru sortu dira.
Arrasateko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Euskaraldian parte hartzera. Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 24ra arte. Honakoak dira izena emateko bideak:
BAZen eman daiteke izena goizeko 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean 15:30etik 19:00etara.
Baserritarren Azokan, azaroaren 21ean, goizeko 11:00etatik 14:00etara ezarriko den postuan.
Horretaz gain, www.euskaraldia.eus atarian ere eman daiteke.