Harrobiko taldeak Emakumezkoen Gabonetako Txapelketa jokatzen dabiltza

0
903

Covid-aren aurkako neurriak hartuta, 22 talde parte hartzen ari dira gaurkoan, tartean Arizmendiko zenbait ekipo.

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, Emakumezkoen Gabonetako XVI. Txapelketa abian da Aretxabaletako Ibarra zelaian.

Covid-aren aurkako neurrien artean azpimarratzekoa da ezin direla aldagelak erabili, arriskuak saiheste aldera. Gaurko lehiaketan alebin, infantil eta kadete mailetako taldeak aritu dira, 22 denera.

Talde bakoitza gutxi gorabehera 11 jokalarik osatzen dute, eta guztiak futbol-8an aritu dira. Tartean Arizmendi Ikastolako taldeek jardun dute, eta haur-kategorian esaterako Mojategikoak eta Ibarrakoak lehiatu dira.

Ibarrekoen entrenatzaileak Leire Terrazas eta Jokin Isasi-Isasmendi dira, eta lehiaketa honetan ere Bergara, Aloña-mendi, Erreala, Tolosa, Goierri-gorri edota Anaitasunak jokatu dute.

Antolakuntzatik azpimarratu dute “txapelketa egin edo ez hausnartzen aritu garela, baina azkenean aurrera egitea erabaki dugu, Covid-aren aurkako neurriak hartuta, eta adibidez aldagelak ezin dira erabili”.

“Kirolaren aldeko erabakia izan da, eta giro ona lagun izaten ari gara. Beste urtebetez Emaumezkoen Gabonetako Txapelketa antolatu eta aurrera eraman ahal izan dugu”.

Antolakuntzatik gogora ekarri dute biharko iragarrita zegoen senior mailako txapelketa bertan behera utzi behar izan dutela pandemiaren ondorioz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen