Ipar Koreako benetako diplomazialariak txalotu egin du ‘Harristi’ eta bere lagunen desfilea

0
4078
Alejandro Cao

Alenjandro Cao de Benos ordezkariak Twitter bidez Arrasateko lagun talde honen ekimenaren berri eman du.

Goiko eta beheko irudiak: Twitter

Aurreko zapatuko Aratusteetako desfilean, Iñaki Gurrutxaga ‘Harristi’ eta bere lagun ugarik Ipar Koreareko ejerzitoaren desfile bat imitatu zuten.

Ekimen horrek kritika oso onak jaso zituen, baita Koadrila Onenaren Saria ere. Arrasatear talde honek lorpen horiek espero zitzakeen, baina ziurrenik ez zuten ondorengoa espero:

Ipar Koreako erregimenak Mendebaldean duen benetako diplomatikoak, Alejandro Cao de Benos-ek, bere Twitter kontuaren bitartez, Arrasateko desfile ‘militar’ hau zoriondu du. Hala dio txioak:

“Orain direla 20 urte ez zegon Ipar Koreari buruzko informaziorik. Gaur Euskadin Pyongyang-eko desfileak bezalakoak egiten dira, banderekin, tanke eta-guzti. Soldaduei formakuntza falta zaie baina hori bi astetan konpon daiteke. Zorionak!”.

Alejandro Cao ordezkariaren txioak Arrasateko desfilearen argazki bat ere erakusten du, Maalako errebalean:

Twitterreko aipamena ikusteko klikatu hemen

Alejandro Cao de Benos, Wikipedian

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen