Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, Maider Morras, Arrasateko alkateak, harrera egin dio gaur goizean udaletxeko pleno aretoan Jare Urrutia, Europako Ne-Wazako Europako txapeldunari. Desoreka Judo Taldeko kirolari gazteak abuztua amaieran Rigan (Letonia) jokatutako txapelketan urrezko domina irabazi zuen eta gaur lorpen horren horri dagokion zorion instituzionala jaso du.
Ekitaldi xume honetan familia, Desoreka Judo taldeko kide eta lagunez inguratuta egon da Jare Urrutia eta Maider Morras, Arrasateko alkateak zorionak eman dizkio txapeldunari lortutako balentriarengatik eta hurrengo erronketarako kuraia eta zorterik onena desiratu dizkio.

«Oso pozik eta oso harro nago lortutakoagatik eta egindako harrerarengatik, azkenean Europa mailarako saltoa eman eta txapela lortzea asimilatzea pixka bat kosta zait, baina oso pozik nago. Klubari eta nire entrenatzailea den nire aitari eskerrak eman nahi dizkiot», adierazi du Urrutiak.

«Ez nuen halako harrerarik espero eta oso pozik nago. Nahiko arraroa izan da niretzat, baina familia eta lagunak etorri dira eta oso oso pozik nago», gaineratu du Arrasateko kirolari gazteak.









