Harreman elkarteak 2950 € bildu ditu ukrainar errefuxiatuak laguntzeko

0
470

Testua: Harreman.

ALBOAN GARAPENERAKO GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK Ukrainan gerra krudel hau jasaten ari diren pertsonei harrera egiteko, babesa emateko eta egoera berrira integratzen laguntzeko erabiliko du diru hau.

HARREMAN ARRASATEKO GARAPENERAKO GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK hainbat arrazoirengatik (gerrak, muturreko pobrezia, hondamendi naturalak, etab.) sufritzen ari diren pertsonekin duen konpromisoa dela ta kanpaina bat jarri zuen abian, gerra krudela pairatzen ari den ukrainar herriarentzat laguntza ekonomikoa biltzeko.


Hainbat herritarrek bat egin dute kausa honekin eta orain arte bildutako dirua 2.950 eurokoa izan da. HARREMAN GGKEak ALBOAN GGKEari eman dio bildutako dirua, gatazka-eremuan egiten ari den lan humanitarioa indartzeko.


Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiegu ESKU ZABAL izaten dakiten herritar guztiei. Eta Arrasateko herriari gogorarazten diogu bankuko-kontuek irekita jarraitzen dutela ukrainar herriari laguntzen jarraitzeko.


Ukrainan 7 milioi pertsona baino gehiago daude une honetan beren herrialdetik kanpo. Horiei Ukraina barruan lekuz aldatuta dauden beste 7 milioi pertsona gehitu behar zaizkie. Segurtasunik ezaren ondorioz, beren etxeak utzi behar izan dituzten pertsonak, baina mugak zeharkatu ez dituztenak.


17,7 milioi ukrainar inguruk laguntza humanitarioa behar dutela kalkulatzen da.


Gerraren hasieran, ALBOAN-ek bere lana hasi zuen Polonian, Hungarian, Errumanian eta Ukrainan bertan Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuari lagunduz. Zerbitzu horri beste herrialde batzuk gehitu zitzaizkion, hala nola Eslovakia eta Moldavia. Eta ostatua errazten lan egiten dute (hasiera batean, aldi baterako, senideak edo adiskidetasun-sareak zituzten lekuetara igarotzen ziren pertsonak). Elikadura, ura eta oinarrizko osasun zerbitzu medikoak, garraio segurua (pertsonak familiakoak zituzten lekuetara eta/edo laguntza eman ziezaieketen lagun-sareetara iritsi ahal izateko) eta abar eskaintzen diete.


Laguntza psikologikoa ere ematen dute: kontuan izan behar da atera ziren pertsona asko emakumeak izan zirela beren seme alabekin, Ukrainan utzi zituztela beren bikotekideak, gurasoak eta abar, eta haiekin komunikazioa etenak izaten zirela, askotan, egunez egun.


Egoera horietan garrantzi handia duen beste alderdi batzuk lege-laguntza eta hezkuntza-laguntza dira, haurrek hezkuntzarako eskubidea baliatzen jarraitu ahal izan dezaten.


Hasieratik, eta aurretik antzeko esperientziak izan zituztenez, ALBOAN-ek hainbat ekintza planifikatu zituen epe ertainera, eta, horretarako, denboran zehar iraunkorra izango zen erantzuna landu zuten: Harrera egitea, babesa ematea eta egoera berrian egokitzapen edo gizarteratze prozesuan laguntzea.


Honako hauek dira irekitako kontuak:


Laboral Kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825


Kutxabank: ES95 2095 5055 51 1061985981


Caixa: ES67 2100 1972 03 0200112601


Caja Rural: ES83 3008 0253 49 2793534526

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen