Harreman Dendak Gabonetako otarra Santa Teresako Elikagai-bilketari eman dio

0
742

Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bidezko Merkataritzako produktuen saskia Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Elikagai-bilketari eman dio dohaintzan.

Urtero legez, Arrasateko Harreman Dendak zenbait otar banatzen ditu musu truk, eta horietako bat Mondraberriko bazkide-laguntzaileen artean zozkatu ohi da.

Aurten, baina, Covid-19aren ondoriozko krisi sozio-ekonomikoaren testuinguruan, Harreman Dendak erabaki du saskia elikagai-banku bati ematea, egunkari honek hala proposatuta.

Horrela, gaur arratsaldean Santa Teresa eta Doneztebe Portuko ekimen solidarioko bi ordezkari Harreman Dendaren eskutik otarra jaso dute.

Elikagai-bilketa hau egunotan janaria banatzen ari zaizkie behar ekonomiko larrian dauden familia ugariri, nahiz eta horietako hainbat auzokoak ez diren. Otarreko Bidezko Merkataritzako produktuekin ere gauza bera egingo dute.

Ekimen honetako arduradunek iragarri duten bezala, banaketa honetan elikagaiak sobratuko balira, janari horiek Bergarako Elikagai-bankuari emango lizkiokete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen