Hari topaketa eta Klarinete-jotzaileen topaketa izango dira AMekin

0
677

Artxiboko argazkia, kartelak eta beheko testua: Arrasate Musikal.

Gaur, ostirala 19:00etan, Arrasate Musikaleko Auditorioan, HARI TOPAKETA izango da eta kontzertua eskainiko dute.

Debagoieneko zenbait musika-eskolako musikariak batuko dira kontzertu bat eskaintzeko.

Sarrera doakoa da.

Bihar, larunbata 12:30ean Zaldibar Pilotalekuan, Euskal Herriko KLARINETE-JOTZAILEEN TOPAKETA izango da eta kontzertua eskainiko dute batuko diren 140 bat Klarinetistek.

Lehenik 11:30ean kalejira bat eskainiko dute herriko kaleetan zehar.

Bihar ere, ospatuko den Elkartasun egunean, Arrasate Musikaleko Metal eta Izan Suzuki Taldeek emanalditxo bat eskainiko dute Seber Altube Plazan, 13:15ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen