Hamarkaden ostean, Ointxeko nesken talde senior bat ofizialki lehiatu da

0
662

Garaipen batekin egin du debuta, Unai Ibarra arrasatearrak zuzendurik. Gipuzkoako lehen mailan jokatutako lehen partidua 77-56 irabazi du, Iturripen bertan eta Beasainen aurka.

Argazkiak eta irudiak: Ointxe.

Hamarkada batzuk igaro dira Arrasateko klubeko nesken senior talde bat ez zuela, baina ekipoa sortzea lortu du klubak, eta atzo lehen partidu ofiziala jokatu zuen, Gipuzkoako 1. Mailako taldeak.

Norgehiagoka Iturripen bertan izan zen, eta Covid-aren ondorioz zaleek ezin izan zuten partidua bertatik bertara jarraitu, baina Ointxek partidua streamming bidez eskaini zuen.

Aurreko asteburuan bertan behera geratu zen Astigarragan Mundarroren aurka jokatzekoa zen partidua. Ondorioz, norgehiagoka atzeratu behar izan zen, printzipioz azaroko lehen asteburura.

Atzoko partidua, ordea, jokatu zen Mondragon Unibertsitatea Beasaingo Arri BKLren aurretik joan zen markagailuan, lehia osoan zehar.

Lehen saskiratzea Mondragon Unibertsitateak lortu zuen, eta 7-0 aurreratu zen markagailuan, ondorioz Beasainek hutsartea eskatu behar izan zuen.

Baina BKL ez zen arratsalde pasa etorri, eta lehen zatiaren amaieran markagilua 19-13koa zen. Jokaldi askotan Ointxek defentsa indartsuagoa egin zuen, eta atsedenera 32-26 aurretik iritsi zen.

Geplaatst door Ointxe Arrasateko Saskibaloi KE op Zaterdag 10 oktober 2020

Azken laurdenak ez ziren errazak izan, Unai Ibarrak azaldu duen bezala “aurkari gogorrak izan zirelako jokaldi askotan, eta partidu oso fisikoa izan zen”. Ointxek, hala ere, partidua kontrolpean izan zuen batez ere hirugarren laurdenetik aurrera, eta estreinaldia garaipen batekin ospatu zuen: 77 eta 56.

Entrenatzaile arrasatearrak azaldu duenez, taldea “oraindik ohitu behar da seniorreko 1. mailaren gogortasun fisiko eta mentalera. Izan ere, arbitroek kontaktu asko baimentzen dituzte, eta bertan lehiatzeko indar psikologikoa behar da”.

Esate baterako “gure jokalari bat uztaipera sartzen denean eta, aurkarien aldetik hiruzpalau kolpe jaso arren, arbitroek ez dutenean faltarik adierazten, jokalariak indar psikologiko handia behar du”.

Alabaina “orokorrean gure taldeko neskek oso ondo jokatu zuten, itxura oso ona eman zuten eta oso pozik nago”. Aipatzekoa da hau ez dela izan entrenatzaile arrasatearrak senior mailan zuzendutako lehen partidua:

“Bizkaian Indautxu taldeko gizonen senior taldea zuzendu nuen bizpahiru partidutan, lehen entrenatzaileak ezin izan zuelako”. Bigarren entrenatzaile gisa ere aritu da partidu ugaritan:

“Senior ligak ondo ezagutzen ditut, eta gizonen eta emakumeen partiduen artean ez dago alde handirik alor fisiko eta psikologikoari dagokienez”.

Atzoko partidua historikoa izan zen eta “azkenaldian askotan entzun dugu 30 urteren ostean berriro taldea dugula, eta pozik gaude, baina entrenatzaile zarenean konturatzen zara gogoa datorren partiduan izan behar duzula”. Hau da, “zure txipa aurrera begira egon behar du, ez atzerantz”.

Printzipioz datorren asteburuan ere Iturripen jokatuko du Oiarso SKT taldearen aurka. “Ligak 22 partidu izango ditu, oso luzea izango da eta norgehiagoka bakoitza gerra bat da”.

Era berean “norgehiagoka bakoitzak bere gakoak dauzka, eta nire ustez garrantzitsuena denboraldiaren planifikazioan da partidu bakoitzaren astean partidua ahalik eta ondoen prestatzea. Partiduz partidu joatea, pausoz pauso”.

“Begi bistakoa da publiko barik jokatzea taldeentzat nahiko hotza dela. Baina ohituko gara, eta nahi genuke publikoa Iturripera lehenbailehen itzuli ahal izatea, edo behintzat ordura arte, nahi genuke zaleek taldea oraingoz Facebooketik jarraitzea eta animatzea“. Aupa Ointxe!

Ligako emaitzak, egutegia,…

ointxe.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen