Hamarkada bateko ibilbidea egin du Fagor Ederlan Kunshanek

0
764

Hamarkada bat igaro da Fagor Ederlan Auto Parts Kunshan sortu zenetik. Egun, Fagor Ederlanek munduan zehar dituen behe presioko aluminioarekin dabiltzan lau plantetako bat da

Fagor Ederlan Kunshan erreferente da kooperatiba taldean, besteren artean, prozesuan zein ekoizpenean darabilen puntako kudeaketa ereduarengatik, teknologiaren alorrean izandako aurrerapenengatik eta prozesuak berritzeko erakutsitako gaitasunarengatik. Hamar urteko historian, etenik barikoa izan da izan duen bilakaera, eta, horri esker, Ederlan Taldeak txasisari loturikoendako, mekanizaziorako eta behe presioko aluminioaren galdaketarako duen bechnmark planta da gaur egun.

Hain zuzen ere, duela 20 urte baino gehiago ekin zion Fagor Ederlanek behe presioko aluminioaren teknologiarekin lan egiteari. Hari esker, pisu murritzagoko segurtasun osagaiak eskaini ditzake kooperatibak -esekidura portamangetak, kasu-, ibilgailuen CO2 isurketak murrizteko eta automozio sektore iraunkor bateranzko urratsak egiteko lagungarri. Bada, soluzio erabilgarriak eta egokiak emateko erakutsitako gaitasunari esker, premium marken artean da Fagor Ederlan. Hori horrela, kooperatibak aurrera urratsak egin ditu nazioartean, automozio merkatu nagusiekiko eta haien bezeroekiko gertutasuna topatu nahirik -horrexegatik erabaki zen Txinan ekoizpen planta bat zabaltzea-.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen