Azkenengo 72 orduetan beste 10 positibo atzeman dira herrian. Igandean hain zuzen ere lau batu ziren eta beste 3 larunbat eta ostiralean. Hau izan da udako asteburu zailena Arrasaten datuen arabera. Gainerako bailarako herrietan ere zenbait kasu atzeman dira: Aretxabaletan 4, Bergaran 6, Eskoriatzan 2, Antzuolan 1 eta Oñatin beste 6. Elgeta izan da herri guztietatik kasurik atzeman ez duen herri bakarra asteburu osoan zehar.
Guztira 29 kasu berri atzeman dira bailaran azkenengo 72 orduetan.
Euskadik 453 positibo berri izan ditu azken 24 orduetan. Osakidetzak gaur jakitera eman dituen datuen arabera, horietako 140 Gipuzkoan daude, Bizkaian 246 eta 43 Araban. Positiboen artean, 24 Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonak dira.