Hamalau tabernako I. Giroko Porraren sariak banatu dira

0
1063

Zerkaostetako taberna honek Monte tabernari lekukoa hartu dio, eta lehenbiziko edizioan 124 izen-emate izan dira. Aurrera begira, “Tourrerako prest gaude – azaldu du Hamalauko Raul Leiba arduradunak – eta jendea anima dadila lagunarteko erronka txiki honetara”.

Hamalau taberna, kafetegi eta ardotegiak lehen aldiz txirrindularitza itzuli handi bateko porra antolatu du.

“Duela 30 urte inguru Monte Tabernakoak porra antolatzen hasi ziren – gogora ekarri du Raul Leiba Arregik, Hamalauko arduradunak – eta beti parte hartu dut, txirrindularitza asko gustatzen zait”.

“Monte tabernak porra antolatzeari utzi zionez, eta jakin bazekienez niri gustatzen zitzaidala, proposatu zidan nik porra antolatzen hastea”.

“Zalantza askorekin, porraren programa nahiko konplexua delako, baina laguntza izan dut eta lehen edizio hau ondo egin dugu”. Beraz, bi arrazoi nagusi izan dira antolatzeko: “gustuko dudalako eta porrari jarraipena emateko”.

Denera 124 apustu egin dira “eta esan behar dut jende askok ez duela porraren berririk izan, gure lehenbiziko edizioa izan delako”.

Beste arrazoietako bat eguna izan da: “Monte tabernan igandean egin ohi zen, baina guk larunbatean egin genuen, ez baitugu nahi etapa bat ere pasatzen utzi”.

“Jende bat igandean etorri zen izena eman guran, baina poliki-poliki ohitura batzuk hartzen baditu jendeak, ea apurka-apurka izen-emate kopurua handitzen den”.

Era berean, “ez da komeni gehiegi handitzea, baina ondo legoke handitzea”. Edizio honetan puntuazioan berdinketa bat izan da:

“Bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren postuek berdindu dute, baina bederatzigarrenak postu hori lortu du, arauetan zehazten baita lehen postu gehien lortutakoak, postu altuagoa lortzen duela”.

Era berean, “hamargarrenak, hamaikagarrenak eta hamabigarrenak lehen postuetan ere berdindu dutenez, saria hiruren artean banatu da”.

Hamalau tabernak eskerrak eman dizkie parte hartu duten pertsona guztiei, eta aurrera begira, “gu Tourrerako prest gaude”.

“Jendea parte hartzera anima dadila lagunarteko erronka txiki bat delako”. Hona hemen Giroko Porrako lehen postuak eta jaso dituzten sariak:

  • Lehen postua: Gamarrakoak1, 1.488 €
  • Bigarren postua: Gamarrakoak6, 930 €
  • Hirugarren postua, Sheraldunak, 465 €
  • Laugarren postua, Iñaki’s 1, 93 €
  • Bosgarren postua: Iñaki’s IV, 93 €
  • Seigarren postua, Cerillo 2, 93 €
  • Zazpigarren postua: Marrazoa, 93 €
  • Zortzigarren postua: Mug, 93 €
  • Bederatzigarren postua: Gitano 2, 93 €
  • Hamargarren (Gamarrakoak 3), hamaikagarren (Gamarrakoak 5) eta hamabigarren (Divo) postuak: 93 € guztira

Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen