Hamahirugarren urtez Isaias Carrasco omendu du PSE-EEk

0
193

Arrasateko Udaleko PSE-EEko zinegotzi ohiaren familiaz gain, Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia, Idoia Mendia PSE-EEko Euskadiko idazkari nagusia eta Arrasateko Udaleko hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere izan dira omenaldian.


Isaias Carrasco ETAk hil zuen lekuan lore eskaintza egin ondoren, Eneko Andueza hedabideei zuzendu zaie. PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, “bizitzen ari garen egoeraren arren, omenaldi hau egin nahi izan dugu, garrantzitsua delako memoria mantentzen jarraitzea, Isaias gogoratzera etortzea. Memoria biktimekin eta haien familiekin dugun zorra da, hainbat hamarkadatan herrialde honetan gertatu dena ez ahazteko modu bat. “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen