Hamabigarren omenaldia egin diote Isaias Carrascori gaur San Andresen

0
2159

Gaur, San Andresen, Navas de Tolosa kalean, eta martxoaren 7an ohikoa denez, omenaldia egin diote Isaias Carrascori, ETAk duela hamabi urte hildako PSOEko zinegotzia. Idoia Mendia (Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia), Grande Marlaska (Barne arazoetako ministroa), Iñaki Arriola (Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia ), Patxi Lopez, Odon Elorza, Denis Itxaso eta Eneko Andueza bezalako aurpegiak ikusi ahal izan dira omenaldian.

Azken honek hartu du hitza, eta “gertaera horiek gogoratzen jarraitzeko eta biktimak tresna politiko gisa ez erabiltzeko beharra” gaitzetsi du. Hala, biktimak “zaindu eta batez ere entzun” behar direla azpimarratu du.

Ekitaldian Maria Ubarretxena alkatea ere izan da herriko gobernu taldeko kideekin, CCOOko zenbait kide ere egon dira, Arrasateko PSOEko kideak eta Ezker Anitzako Juan Luis Merino eta Isabel Salud.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen