Haizea Zabala eta Ane Rincon txapeldunordeak izan dira Euskadirekin

0
927

Argazkia: Arrasate Rugby Taldea.

Arrasate Rugby Taldeko bi jokalariek selekzioan parte hartu zuten aurreko asteburuan Bilbon, 19 Urtez Azpiko kategorian.

Estatu mailako CESA autonomia erkidegoen arteko lehiaketa jokatu zen, eta bi arrasatearrek final handia jokatu zuten Kataluniarekin indarrak neurtuz.

Tamalez Euskadiko selekzioak ezin izan zuen garaipena lortu, kataluniarrek 19-27 irabazi baitzuten, zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen