Haizea Tornayk Alemaniako Xake txapelketa jokatuko du Willingenen

0
310


Urriaren 20an Alemaniako Willingen hirian Alemaniako Xake Txapelketa ospatuko da. Pandemiaren ondorioz, apirilean jokatu beharreko sailkatze txapelketak bertan behera geratu ziren, eta, beraz, Alemaniako Xake Federazioak eskualde bakoitzaren esku utzi du bere ordezkariak aukeratzeko modua.

Haizea Tornay arrasatearra izan da txapelketan parte hartzeko aukeratuetako bat, 18 urtetik beherakoen mailan. Zuzenean aukeratu dute, partidarik jokatu gabe, batez ere Euskadiko Emakumezkoen Txapelketa absolutuan, eta Hessen eta Plovdiven jokatutako txapelketetan lortutako emaitza onengatik. Txapelketa urriaren 20an hasi eta 25ean amaituko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen