24 jokalditan Viktor Boev gazte mailako Bulgariako jokalari onenetako bat mendean hartuta.
Haizea Tornay arrasatearra xakeko Giorgi Tringov Nazioarteko Oroimenezko Openean irabazten hasi da Plovdiven (Bulgaria), 24 jokalditan Viktor Boev gazte mailako Bulgariako jokalari onenetako bat mendean hartuta. Bulgaroak, gaur egun, 2289ko nazioarteko rankinga du FIDEn.
Torneoak 8 txanda gehiago ditu, eta proba gogorra izango da jokalari arrasatearrarentzat. Bigarren kanporaketan Pavel Dimitrov nazioarteko maisua izango du aurrean.