Haizea Tornay laugarren geratu da Euskal Herriko xakeko txapelketan

0
734

Uztailak 4an, Gasteizen Emakumezkoen xakeko Euskal Herriko txapelketa jokatu zen eta, azken urteotan bezala, Haizea Tornay arrasatearra hor egon zen, Gipuzkoatik sailkatuta. Aurten eta Covid 19 krisialdi ondorioz, ez da Emakumezkoen Gipuzkoako txapelketa jokatu. Beraz, Gipuzkoako 2 tokiak nazioarteko rankin onena daukaten emakumeek bete ziren: Cecilia Perez donostiarra eta Haizea Tornay arrasatearra.


Torneoko faborito nagusiak Leire Abrisketa iruindarra eta Ainhoa Ortin tuterarra ziren. Bi jokalari naparrek sailkatuen rankinik altuena zeukaten eta Abrisketa emakumezkoen maisu hautagai da eta Ortin emakumezkoen FIDE maisua. Euskal Herriko txapelketarako 10 jokalari zeuden sailkatuta: 4 bizkaitarrak, 3 naparrak, 2 gipuzkoarrak eta arabar bat. Ordezkari arabarrak azken momentuan bere partehartzea bertan behera utzi behar izan zuen.


Goizeko 5 partida jokatuta torneoa Gipuzkoarrek eta naparrek menperatzen zuten torneoa. Haizea oso ondo hasi zen, lehen 3 partidak irabazita. 4.partida Leire Abrisketaren kontra galdu zuen eta hor 2 naparrek sailkapeneko burua hartu zuten. Arratsaldeko lehen partida ondo hasi zen Haizearentzat Leire Vega bizkaitarraren kontra irabaziz. Hor torneoa irabazteko aukerekin zegoen oraindik, baina derrigorrezkoa zen hurrengo partidan Cecilia Perez donostiarraren kontra irabaztea edo behintzat berdintzea. Haizeak partida hori galdu zuen eta kolpea gogorra izan zen arrasatearrarentzat. Hurrengo partidan makal jokatu eta berriro galdu zuen. Azken txandan, Ainhoa Ortinen kontra, ondo egin zuen burruka Haizeak eta partida berdintzeko aukera askokin egon zen, baina tuterarrak irabazi behar zuen Euskal Herriko txapela janzteko eta dena arriskatu zuen puntu osoa lortzeko. Ortinek irabazi eta horrela txapelketa irabazi zuen. Haizea, arratsaldeko 3 azken partidak jarraian galduta 4.tokia behintzat lortu zuen, Ainhoa Ortin (txapelduna), Leire Abrisketa (txapeldunordea) eta Cecilia Perezen ostean.


Ia atseden barik Haizeak bere hurrengoko erronka uztailak 12tik 19ra Plovdiven (Bulgaria) izango du. Han arrasatearrak Giorgi Tringov Nazioarteko Xake Irekian parte hartuko du. Herrialde ezberdinetako 100 jokalari baino gehiago daude partehartzaileen zerrendan, hauen artean maisu handiak, nazioarteko maisuak eta FIDE maisu ugari. Haizea rankineko zerrendan 64.postuan hasiko da. Bere helburua nazioarteko rankina hobetzea izango da, esperientza jokalari onekin hartzea eta emakumezkoen eta 18 azpikoen lehen sailkatuen artean sartzea.

1
WFMOrtin Blanco, Ainhoa
7,026.500.03.0019711944
Nafarroa
2
WCMAbrisqueta Zudaire, Leyre
7,022.000.02.0020622049
Nafarroa
3
Perez Sodupe, Cecilia
6,016.000.01.0018271840
Gipuzkoa
4
Tornay, Haizea
4,09.000.00.0015961614
Gipuzkoa
5
Vega Bilbao, Leire
3,57.750.00.0010801098
Bizkaia
6
Garcia Bolanos, Irene
3,07.500.01.0014851516
Bizkaia
7
Larrakoetxea Gorostidi, Jugatx
2,510.000.01.0000
Bizkaia
8
Montes Gimenez, Mencia
1,54.000.00.0017251781
Bizkaia
9
Abrisqueta Zudaire, Ines
1,53.250.00.0015161528
Nafarroa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen