Haizea Tornay hirugarrena izan da Iparralde-Hegoalde arteko xake txapelketan

0
326

Aviron Bayonnaiseko xake sailak antolatuta, martxoak 7an Iparralde eta Hegoalde emakumezko xake selekzioen arteko norgehiagoka jokatu da. Partidak Frantziako Federakuntzako Emakumezkoen Xakearen Astearen eremuan jokatu dira eta Baionako Udala eta Euskal Xake Federakuntzako sustengoa izan dute.

Selekzio bakoitzak 6 jokalari izan ditu, eta hauen artean behintzat 14 urte azpiko eta 18 urte azpiko jokalari bat egon behar zuen. Osasun egoera dela eta, norgehiagoka on-line jokatu da, zoom irudietarako erabilita eta lichess plataforma partidetarako. Hegoaldeko selekzioan 2 arrasatear egon dira: Haizea Tornay taldeko 3.taulan eta Josu Tornay selekzioko kapitain-hautatzaile lanetan.

Guztira jokalari bakoitzak 2 partida erdibizkor eta 6 partida bizkor jokatu du eta Hegoaldeko selekzioak norgehiagoka hasieratik menperatu du eta 46,5 punturekin irabazi du. Iparraldek 21,5 puntu egin ditu. Hegoaldeko puntuaketarik onenak Irati Laseca nafarrak eta Cecilia Perez gipuzkoarrak lortu dute, bakoitza 10 punturekin. Hauen atzean Haizea Tornay 7 punturekin. Jardunaldia goizeko 10etan hasi da eta arratsaldeko ordu bi t´erdiak arte iraun du. Egoerak baimentzen duenean norgehiagoka presentziala jokatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen