Haitzuloko turista eta saiak [Argazkiak: Joxefe Diaz de Tuesta]

0
521

Testua: JFDT.

Duela urte batzuk modan jarri zenetik hona ez da giro Haitzulon. Sekulako jende piloa joaten da astebururo Oñatiko Araotz auzora begia ikustera, Tartaloren begia ikustera, kanpotarrek hala deitzen diote eta.

Jendearekin ahaztuz gero baina, beti bilatu daiteke Haitzulon zeri begiratu eta zerekin gozatu. Haitzulon, beti aurkituko dugu zerbait interesgarria. Saiak, esaterako. Izan ere, sai ugari bizi da Aitz Gaineko harkaitzetan, eta sarri asko ekokitzen zaio mendizaleari Haitzulo aurretik egaran pasatzen ikustea. Aspaldi honetan, gainera, saiak, turistak moduan, ugaritu egin direla esan liteke.

Hemen duzu atzo Haitzuloko turista eta saiei egindako argazki-sorta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen