Udalak obra hauek kontratatu ditu, kontuan hartuz “duela 4 urte hainbat luizi izan zirela inguruan”. Iragarri duenez, “ezpondan sare eta ainguraketa metalikoak jarriko dira, etorkizunean lur-jausirik izan ez dadin”.
Irudiak: Herritar bat.
Udalak azaldu du “duela 4 urte hainbat luizi izan zirela inguruan, eta une hartan, xafla batzuk jarri ziren eremu horretan dauden eskaileretan, harriak espaloira eror ez zitezen”.
Iragarri du “ezpondan sare eta ainguraketa metalikoak jarriko direla, etorkizunean lur-jausirik izan ez dadin”. Obrek “8 aste inguruko” iraupena izango dute, eta inbertsioa 48.279 eurokoa izango da, BEZa barne.

Obrak egiteko, jarduketa-eremuan kokatuta dagoen espaloia itxi da, eta 7 aparkaleku kenduko dira. “Kalearen beste aldeko espaloitik zirkulatu beharko da”.
Obrak hasi berri dira, eta gaur bertako hainbat zuhaitz eta zuhaixka akabatu dituzte, irudiek erakusten duten bezala.