Hainbat pertsonen arteko liskarra izan zen ostiralean Herriko plazan

1
6059

Argazkia: Google Maps.

Ostiral gauean hainbat pertsona Herriko plazako borroka batean nahasi ziren. Poliziak oraindik ez du ezer adierazi, baina bertan zeuden lekukoen arabera, arratsalde osoa musika jartzen ari ziren hainbat pertsona borrokan hasi ziren eztabaida baten ondorioz: “Hasieratik ikusten zen zerbait gerta zitekeela. Arratsalde osoa zeramaten musikarekin edaten, eta azkenean borroka hasi zuten”.

Lekukoen arabera, inplikatuetako batek bate bat zeraman. Udaltzaingoa eta Ertzaintza beranduago iritsi ziren eta borroka geldiarazi zuten.

Oraingoz ezin izan dira zehaztu zaurituen eta atxilotuen kopuruak.

Albistea osatzen gabiltza.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen