Hainbat partida izango dira asteburuan Arrasaten [kirol prebia]

0
325

Futbolak emango dio hasiera asteburuko kirol jardunaldiei. Gipuzkoako Gorengo mailako Mondrak Antzuola taldearen aurka jokatuko du, Antzuolan. Mondra, lidergoa indartzen saiatuko dira, zapatuko goizeko 11:30etan.

Errugbiari dagokionez, AGR/ERTk, asteburuan atsedena izango dute. Gizonezkoek, Kanpanzar Arrasate RT asteburu honetan Eibar RT taldearen aurka lehiatuko da zapatu arratsaldeko 16:00etan. Mojategin jokatuko dute zaleen aurrean.

Areto futbolean, hirugarren mailan, Mondratek Gernikako Lagunak taldearen aurka jokatuko du. Larunbatean arratsaldeko 16:15etan Musakolako Kiroldegian.

Ondoren, saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak Ibaeta Basket EASO Cafes Baque taldearen aurka jokatuko dute etxetik kanpo, igandean 17:45etan

Egunari amaitzeko, eskubaloiaren txanda izango da. Aurreko astean atsedena izan ondoren, Mugarri Ingouk Zarautzen aurka jokatuko du Iturripen, iluntzeko 20:00etan.

Azkenik, domeka arratsaldean Mondragon Unibertsitateko gizonenen txanda izango da. Grupo Santiago talderen aurka neurtuko dira Iturripen, 18:30etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen