Hainbat partida izango dira asteburuan Arrasaten

0
264

Saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak Afiliados Gasteiz Arola taldearen aurka jokatuko dute etxetik kanpo, larunbatean 16:00etan.

Gipuzkoako Gorengo mailako Mondrak Urki taldearen aurka jokatuko du, Eibarren. Mondra, lidergoa indartzen saiatuko dira, zapatuko arratsaldeko 18:00etan.

Areto futbolean, hirugarren mailan, Mondratek Goierri taldearen aurka jokatuko du. Larunbatean arratsaldeko 17:30etan Musakolako Kiroldegian.

Boleibolari dagokionez, Arizmendik Ostadar taldearen aurka jokatuko du, zapatu arratsaldeko 17:30etan Lasarten.

Eskubaloiari dagokionez, Mugarri Ingouk bi partida jokatuko ditu asteburuan. Zapatu goizean Eibarren aurka jokatuko du, partidu hau epaileen grebaren erruz atzeratu da. Bigarren partidua domeka goizean jokatuko dute, Legazpi liderraren aurka, Iturripen, eguerdiko 13:00etan.

Errugbiari dagokionez, AGR/ERTk, asteburuan atsedena izango dute. Gizonezkoek, Kanpanzar Arrasate RT asteburu honetan Durango RT taldearen aurka lehiatuko da domeka goizeko 12:30etan. Mojategin jokatuko dute zaleen aurrean.

Azkenik, domeka arratsaldean Mondragon Unibertsitateko gizonenen txanda izango da. Ulacia ZKE taldearen aurka neurtuko dira Iturripen, 18:30etan.

Eskupilota partiduak ere izango dira asteburuan, hemen Arrasate Pilota Taldearen kartelera:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen