Hainbat edukiontziri su eman diete gaur gauean

24
5925

Konfinamenduaren kontrako protestak Arrasatera zabaldu dira gaur gauean, eta hainbat ezezagunek su eman diete Arbolapetan, Seber Altuben eta Garibain (Iturbide egoitzaren ondoan) zeuden edukiontziei, besteak beste.

Bideoak eta argazkiak: Zenbait herritar eta Mondraberri.

Arrasateko erdiguneko hainbat lekutan hainbat lagunek etxeratze-agindua igaro ondoren protesta egin dute, eta Ertzaintzako zenbait agentek etxeratzeko agindua eman diete. Suhiltzaileek erreketak itzali behar izan dituzte.

24 IRUZKIN

  1. Bai eta bideotan ikusten danez herritar pare bati Poliziak zaplazteko ederrak eman die ezer egin gabe, nahiko da. Gauza bat da kontenedoreak erretzea edo gauzen kontra joatea eta beste bat herritarrak jipoitzea arrazoi gabe. Salatu beharrekoa

    • Baina zuk irakurri dozu albistea zein dan?
      Ez dauka zuk esandakuakin erlaziorik.
      Gauza bat zapatuan erre ziren kontenedoreen gertaera dau eta bestetik Ertzaintzak herritar BATEKIN izandako arazoa.
      Ez gauzak konfunditu.

  2. Kontenedoreak erre dituzten gazte horiek ezagunak dira honez gero Arrasaten; Nere mutur aurrean Atlas pareko kontenedoreak erretzen saiatu dira eta .
    Lotsagarria

  3. Maria, zein ordutan izan da zuk diozun gertakari hori? Hamaikak aurretik edo ostien? Ostien izan bada, toke de keda ezarrita egoan. Edo asuntua hau serio hartzen dogu edo zulura goiez. Tontokerixak alde batera utzi daigun!

  4. Nik ez ditut ertzainak joten ikusi, alderantziz, “joan zaitezte etxera” esaten zuten, baina inongo atxilotze edo jotzeko asmo barik, han geldik.
    Protestan ari direnei eskatuko nieke azaldu ditzatela beren arrazoiak denon aurrean, ezerri su eman barik. Zein da beren proposamena pandemiaren aurrean?

  5. Maria/Maider. Beti bezela marjinal drogazale drogasailtzaileak defendatzen jarraitu behar duzu?

    • t zure erantzuna guztiz zentzugabea era toxikoa da. Ez dizut erantzungo ze ez du merezi, ez du merezi zeure neurrira jestea. Batzuk oraindikan duintate apur bat delditzen jaku.

  6. Oso ondo pentsetan jat. Mugak jarri biher jate gobernuaren erabakixei. Espero dot protestek aurrera jarraiketia.

    • Dena kriminizalizatzea, eta gizartean ustezko errudunak klasifikatzea eta kulpabilizatzea oso idea toxiko eta maltzurra iruditzen zait. Beldirra ere ematen dit. Iraganean portaera hauek es digute ezer onik ekarri

  7. Gobernuak erabakitakoa gaizki dau, bale. Esan zergatik dauen gaizki eta zelan jokatu beharko litzakeen pandemiaren aurrean, ala ez dago pandemiarik eta dana konspirazio bat da?

    • Ez ezazu debatea manipulatu. Gobernuaren erabaki makur eta ergelei aurre egitea ez da pandemia existitzen ez dela esatea. Batzuek edozer askatasun murrizketaren aurrean burua jeitsi eta ixilik onartuko dute, zainetan odolik ez daukatelako alegia. Beste batzuek mugak eskatuko dituzte gobernuaren erabakien aurrean.

      Zure galderari erantzunez. Zergatik dagoen gaizki 11etatik aurrera etxetik ez urteten uztea? Ea, zer lortzen da horregaz? Birusak kontajiatzeko gaitasuna irabazten al du ordu horretatik aurrera? 11k arte ondo, baina gero ez. Kaletik bueta bat ematea arriskutsua omen da 11etatik aurrera… Zelako ergelkeria! Erabakia zentzubakoa eta abusiboa da. Eta badakizu.

      • Pottoka, aipatzen dozun horretan arrazoia emonez, orduen zuretako konponbide bakarra erabateko konfinamendua dala ulerketan dot. Jakina, onartuaz honek ekarri leikezan ondorixo danak, eta ez da makala asuntua!

  8. Zerbait egin beharra dago pandemiari aurre egiteko, eta neurriak nire ustez berandu datoz eta motz geldituko dira. 23:00tatik aurrera birusa kontagiatzea errazagoa da? Gaua, alkohola, dantzatu eta ligatzeko gogoa…. Noski baietz! Eta kontrakoa dionak egin ditzala apaiz izateko ikasketak, apaiz beharra dago ta.

    Deialdia gaztelera hutsean, inork sinatu gabe… eta gauan kontenedoreak sutan? Ez al da oso arraroa? Uste dut burua pentsatzeko daukagula eta ez dena kutsatu nahi dutenei jokoa egiteko

    • Konforme, neu egingo naiz abade bai, ta zeuk egin itzazu 1984 bat antolatzeko opozizioak. Horrela biok pozik, bakoitza bere alter egoaren bila. Bikain.

      Jendetzak ekiditzeko tabernen ordutegia neurtzea gauza bat da, eta kalera buelta bat ematera urteten ere ez uztea beste gauza oso desberdina. Benetan uste al duzu arratsaldeko 7retan baino gehiago kutsatu dezakeela gaueko 11etan ematen den paseo batek? Ezin daiteke onartu biztanleriaren askatasuna halako arintasunez edekitzea.

      Jarrai bitza botereak zu bezalakoak gezur eta zentzubakokeriz limurtzen, ta zu bezalakoek boterearen lotsariak gozoki miazkatzen.

      • George Orwell aipatuta, bistan da Goldstein asko ikusten dituzula… Miguel Boseren diskografia erosi duzu? Igartzen da bai ez duzula familian edo inguruan covid-19 kasurik izan, zure gertuko norbait ospitalean sartu eta hilko balitz seguru ez zenukeela berdin pentsatuko. Espero dut bide batez egoera horretatik ez pasatzea…
        Bide batez, 23:00ko “paseo”ari dagokionez, ez nekien tabernetan rock eta reggeaton ordez benito lertxundi, ruper eta mikel laboaren kantak jartzen zituztenik, “salda badago” kartelez apaindurik.
        Zure azken esaldi lapidario horrek Vox eta Trump zaleen onespena du, zorionak.

        • Manipulatzailea halakoa. Lotsagabe bat haiz, nolan bota dezakek botatzen ari haizen kaka jarioa.

          Ez duk ezer ere ulertu. Ezertxo ere ez. Oso ondo dakiau guztiok pandemia larri bat dagoela eta aurre egin behar zaiola. Ez iezadak konparaketa zikiñik erabili faxista horiek aipatuz.

          Pandemiaren aurrean neurriak hartu daitezkek eta hartu behar dituk, baina zentzua daukaten neurriak, ez edonolakoak. Estatu polizial bat ez duk bidea. Erreflexionatuzak momentu batez.

  9. Odol berorik eta errebelderik badau, horra neu, baina pentsetan jat ez dala protestetarako momentue, solidaritaterako baizik. Gaixuek eta hildakoek dauz. Umiltasun piska bat, mesedez. Esan daixiela zientzialariek eta medikuek zein bide diren egokixenak eta guk hareik esaten dauiena ein bikou, ez dau besterik. Hala guk hareik baino geixau dakigu?

    • Medikuek ta zientzialariek diotena ez du inork zalantzan jartzen,baina problema sanitarioa bakarrik balitz…familia asko ta asko daude lanik gabe gelditu direnak,soldata barik,fakturak pagatzeko,laguntza barik,zer jan ez …Hori juxtua da?batzuek lan ta beste batzuek ezin?
      birusik ez dago lantegi edo lan eremu batzutan ta beste batzutan bai?enpresa txiki ta autonomoei bizkarra eman ta enpresa haundiei dana aldeko?batzutan birusa bai ta bestetan ez?
      Logikoena danok saku berdinean sartu ta itxialdi oso bat egitea litzateke birusa akabatzeko,baina KLARO,hor ia danon ekonomian eragina ta hori”no interesa ez”???

      kontu korrontea saneatuta daukon jentiak,problema beste modu batera ikusiko du argi dago,ta zintzo zintzo jarraituko du gobernuak dioen guztia begi onez ikusiz,baina kaltetua gertatu diren sektorekoak,erabaki asko injustizia bezala ikusiko dute,ta nik hauek guztiz ulertzen ditut.
      Baina ezin dena onartu da etxebizitza ondoetan kontenedoreak erretzea,inolaz ere…ezta kaleak zaintzeko ardura duten gutxi batzuen jarrera.

  10. Ultraeskuinak interes asko du azken egunetako gertakarietan, gizartearen jarrera indibidualista eta egoistenak daude jarrera horietan, nazkagarria benetan! ehbildu eta Sortuk argi eta garbi esan beharko lukete “horiek ez dira gureak!” eta ezkerraren balore, erantzukizun eta kolektibotasuna aldarriak jarri. Ezkerrarentzat momentu oso garrantzitsua da eta mezuak oso zuzenak izan behar dute, guazen gure sistema publikoen alde borrokatzera! Jo ta ke!

  11. Hik daukak hik mazedonia buruen…! Estatu poliziala 11etan kalera urteteko baimenakin bukatzen da ala?
    Ezer pasatuko ez balitz moruen jokaketan bou badakigu ze dauen… Pandemia bat dago, ez ahaztu. Nik tabernetan erretia gurebot eta kalien umien aurrien drogatzia edo orgia bat itxia gurebot, nire askatasun indibiduala aldarrikatuz, hau galerazten badidate estatu polizial baten biziko nintzake? Mesedez… Distantzia ekiditu behar dou, jendia hiltzen dabil, egunetik egunera txartuau gaz ta batzuk juerga ta mozkortzeaz bakarrik arduratzen die… ez bozu ulerketan jendia inporta ez jatzula da… Errespetu pixkat, mesedez.

    • Begira, jarri daigun hau perspektiban. Bixok ados gauz esan dozun guzti horrekin, neurrixek hartu biher die. Ondo. Kontue da, ze neurri?

      Kutsadura gune nagusixenak tabernak die, mundu danak eskuen trago bat daukelarik mosukue kentzen dauen momentu horreik. Legie jarraitxuz, bide batez. Hor sortzen die kutsadura fokuek.

      Eta zeintzuk die gobernuaren neurrixek? Taberna horretara zoiezen bitxartien mosukue jarritxa euki, nahiz eta bakarrik juen, ta gero traguaz mosukue kendu, lagun artien. Oso ondo, dana oso oso zentzuzkue. Kutsatzie ez da modu berezixen 11etatik aurrera pasetan, edozein atsaldetan terrazetan baño, modu “legalien”.

      Orduen, ideia modure. Ez litzakien ba askoz be zentzudunaue izengo taberna danak istie? Tabernarixei dirulaguntza publikuek emunda, noski. Ba ez! Itxi daigun kontajiau daittezen atsaldien, ta gero etxeratze-deixe! Ala! Zelako narrue.

      Politikarixok desastre hutsak die, ta gainera gu kejau ezin!!

      Ta pentsaukozu, ta zergatik ez daue ba tabernak isten? Ba laguntza diruoi multinazionalendako gordeta daukielako gizona, ez komertzio txikixendako! Gurau daue txapuza bat bestien atzetik lerrokatu, gauzak biher dan moduen ein baño.

      Askoz errezaue izengo zan taberna danak edo kutsadura gune danak itxi, berorrei diru-laguntzak emun, horrekin egoerie apurka-apurka kontrolau, ta hortaz aparte jentie pake santuen itxi.

      Bañe ez, gauzak konplikau ein biher.

  12. Poliziak herritar batei sekulako zaplastekue jo ta ezebe pasau ez bazan bezela jutie ez da normala. Nahikua da, nazkatute gaz. Udalan partetik be ezdaue ezer adierazi honen inguruan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen