Hainbat komertziok bat egin dute Ostalaritzaren aldeko etenaldiarekin

0
805

Ekimenak aldarrikatu du Ostalaritza-sektorearentzako erreskate-plan bat. Erdialdean hainbat tabernak eta dendak 10 minutuko lanuztea egin dute.

Arrasateko tabernek eta jatetxeek lanuztea egin dute, eta eurei elkartasuna azaldu diete hainbat komertziok.

Ekimenak ondoko helburuak izan ditu: “Ostalaritza-sektorearentzako erreskate-plan bat, ostalaritzako enpleguari laguntzeko plan bat, txertaketan lehentasunezko eta funtsezko sektore bat izatea eskatzeko, mugikortasuna hobetzeko, 2021 osoan zehar UPSak zabaltzeko, kontsumo-zergak jaisteko eta kontsumoa sustatzen duten ekintzen bidez eskaria suspertzeko plan bat aldarrikatzeko asmoz”.

Aldarrikapen-ekitaldi honek bat egin du Madrilen gaur egingo denarekin, estatuko ostalaritza-elkarte guztiak han izango direlarik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen