Hainbat kirol-ekitaldi izango dira asteburuan

0
262

Asteburuko protagonista Arrasate-Udalaitz lasterketa izango da. Era berean, etxeko talde asko lehiaketara itzuliko dira asteburuan aste santuko oporren ondoren, txapelketen azken txanpa burutzeko.

Mugarri Ingouk eta Kanpazar Arrasatek amaitu dituzte ligako txapelketak. Errugbian, aste santua baino lehen bukatu zuten. Aldiz, eskubaloian aurreko zapatuan amaitu zuten liga Ordizian, liga sailkapen erdialdean amaituz.

Errugbiari dagokionez, AGR/ERTk Envases RC Rioja 12 taldearen aurka lehiatuko da. Mojategiko errugbi zelaian jokatuko dute zapatuan eguerdiko 13:00etan.

Gipuzkoako Gorengo mailako Mondrak Euskaldunak taldeare aurka jokatuko du Mojategin. Arrasatearrek urtean zehar egindako denboraldi bikainari amaiera eman dezakete Ohorezko Erregional mailara igoz. Hona hemen lotutako albistea: Mondra Ohorezko Erregional mailara igo daiteke asteburuan

Areto futbolean, hirugarren mailan, Mondratek Usansolo taldearen aurka jokatuko du. Larunbatean arratsaldeko 16:15etan etxetik kanpo.

Mondragon Unibertsitateko gizonenen txanda izango da. Getxoren aurka neurtuko dira Iturripen, 19:00etan, txapelketako azken jardunaldian.

Azkenik, domeka arratsaldean Mondragon Unibertsitateko emakumeak Zornotza taldearen aurka jokatuko dute Ibarran, igandean 18:00etan. Gaur egun, 5. sailkatuak daude eta goiko postuetan borrokatzen jarraitzeko helburuarekin kantxaratuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen