Hainbat jatetxek aurten Maritxutan “ostiral normal batean bezala” lan egiteko nahia azaldu dute

0
1614

Ostalaritzako lokalak ostiral honetan ere segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartzekoak dira. Orokorrean, baieztatu dute “aurreko urteetako Maritxuetan baino erreserba gutxiago jaso” dituztela.

Argazkia: MB artxiboa.

Meneta adibidez zabalik izango da baina afaltzeko ez du momentuz erreserbarik jaso. Bazkaltzeko erreserba bat jaso du, eta leku nahiko mugatua izanda, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartzekoa da.

Txoko II ere zabalik izango da, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta, eta oraindik toki nahikoa dauka bazkaltzeko nahiz afaltzeko, aforoa errespetatuz.

Errastiko: Bedoñako jatetxeak erreserba batzuk jaso ditu, eta menu berezia prestatu du Maritxurako betiere jatetxeko aforoa errespetatuz (60 pertsona).

Buenuena: Telefono deiak jaso dituzte, baina aurten ez dute menu berezirik prestatu, eta ez dute erreserbarik.

Iamai: Erreserba ugari zeuzkaten Maritxurako baina gehienak bertan behera utzi dira. Bi mahai dituzte momentu honetan, baina ostiral normal bat izango balitz moduan lan egingo dute.

Hamalau: Ez dute erreserbarik jaso, eta ez dute ezer berezirik egiteko asmorik, ostiral normal bat izango balitz moduan lan egingo dute.

Iratik egun normal bat bezala funtzionatu nahi du, menua eta karta eskainiz, baina Maritxurako ezer berezirik gabe. Araudiari jarraituta, 20 pertsona ingururendako tokia eskaini dezake.

Taxka zabalik izango da baina aurten ez du Maritxu Kajoi ospatuko, eta ostiral normal batean bezala funtzionatuko du. Momentuz toki libre batzuk ditu bazkaltzeko nahiz afaltzeko.

Uxarte ere irekita egongo da baina aurten ez du Maritxu Kajoi ospatuko, eta beste egunetan bezala funtzionatuko du. Momentuz toki librea dauka jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen