Udalak gunea irailean zabaldu zuen, sarreran “erabili ezazu arduraz” dioen kartelarekin. Ezbehar larriena edo larrienetako bat bi eskuak hautsitako mutikoarena izan zen, erradiografiakoa. Urrian, Udalak ikastaro bat antolatu du “parkean zer egin daitekeen eta zer ez” azaltzeko.
Goiko argazkia: Ezbeharra sufritutako haur baten erradiografia.
Parkour parkeko obrak abuztuaren 10aren inguruan bukatu ziren, eta Udalak irailaren 21erako gunea irekia zuen.
Gune berriak haur ugari erakarri zituen, eta bertako sarreran kartel bat jarrita zegoen “erabili ezazu arduraz” esaldiarekin, besteak beste.
Kontuan hartzekoa da guneak 2 metro inguruko altuera duten zutabeak dituela, besteak beste, baita kautxozko zoladura ere.
Gune berrian hainbat haurrek kolpeak, erorikoak, hausturak,… sufritu zituzten, eta ondoan bizi den bizilagun batek azaldu digu “anbulantziak gutxienez hirutan etorri behar izan direla haurrak artatzera”.

Istripu larrienetako bat edo larriena izan da bi eskuak hautsi zituen mutikoarena. Bere gurasoak goiko erradiografia erakutsi digu, eta irudia ikusirik, hitzak soberan dira.
Guraso honek haserre adierazi digunez bere semea Arrasateko Ospitaleko “larrialdi-zerbitzuetan artaturiko 11.ena izan zen. Hori jakin dakigu larrialdietan hala esan zigutelako, eta traumatologoak esanda guztira 20 inguru direla istripuz ospitalean tratatu dituztenak”.
Udalak gutxienez guraso baten kexa ofiziala jaso du: “Parkour parkea oso arriskutsu dago. Nire semeak zenbait hezur hautsi ditu, eta ez da lehena. Konponbide bat behar da: gunea itxi, haur txikiak ez utzi sartzen…”.

Udalak urriaren 4an prentsaurreko bat egin zuen, iragarriz asteburu horretarako ikastaro bat antolatu zuela. Bertan parkour elkarteetako zenbait kidek azaldu zieten neska-mutil parte-hartzaileei “segurtasunez parkea nola erabili”.
“Ondorioz, horrela parkean ziurrago eta gehiagotan jolas dezakete – adierazi zuen monitoreen ordezkariak – pixkanaka-pixkanaka, minik hartu gabe”.
Alabaina, bizilagunek azaldu digutenez, parkour ikastaroa egin zen egunean ere tamalez “erabiltzaile bat Ospitalera eraman behar izan zuten”.
Obenerrekako lagun hauek iradoki dute, “haur ugari ez direnez benetan jabetzen arriskuaz”, parkour parkea “toki itxi batean egon beharko lukeela, kiroldegian esaterako, eta monitoreekin”.
Parke hori fantasmada bat da eta gainera istripuak izkutatu egin zituzten inaugurazio prentsaurrekoan. Beti ezin da ondo gelditu lagun politikoa, orain zelan konponduko duzue nibel gehiegi duen parke hau, kartel batekin?
Orain datoz kexak… Ez al dakigu arriskutsua den kirol bat dela??? Zein da arazo horren arduraduna??? Udaletxea ez dut uzte, zeren eta denok bozkatu dugun gauza bat da, ondorioz erabiltzaileen ardurapean gelditzen da, Edo mendian bizikletatik jausten bazera ere, besteon errua da?
Ez dut uste konparatzeko bezalako gauzak direnik, mendia edo udal instalakuntza bat.
Arriskutsua dala badakigu, ardura erabiltzailearen gain lagata arazoa ez da konpontzen.
Adin guztientzako gomendagarria da? Zuk 10 urteko ala gutxiagoko ume bat mendira eramango zenuke bizikletan? Eta bakarrik lagako zenioke Anporretako enduroa jeisten?
Gerturatu eta ikusi zelan dabiltzan umeak, askotan guraso gabe.
Egin behar dana da herritarrek benetan beharra daukien zeozetan inbertitu. 23.000 biztanleko herri batek kriston parkour parke bat dauka diru mordo bat gastau dana, eta erabiltzaileak ez dira %0.5 era helduko. Hori bai, bizikletak garbitzeko txorro kutre bat eroskin, eta gainera ordaindu beharrekua. erabiltzaileen portzentaia diferentzia haundixaua.
Atxabaltan,ta skoitzan magerie gratis,ta hemen ordaindu behar bizikleta mangerazo bat emoteko,arrazoie daukotzu…