Futbol Txapelketak urrian hasiko dira

0
406
Santxo

Mondrak bere twitter kontuan argitaratutako ohar batean, klubak bazkideei jakinarazi die Gipuzkoako futbol federazioak hainbat erabaki hartu dituela ligako txapelketen hasierari buruz. Bilera irailaren 1ean egin zen.


Hartutako erabakien artean, ligarekin urriaren 18an hastea dago. Zehazki, ondokoak hasiko dira jokatzen: ohorezko erregionala, Gorengo erregionala, Ohorezko jubenilak eta Ohorezko kadeteak. Maila guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak sartzen dira.


Gainera, federazioak Gipuzkoako Futbol Federazioaren menpe dauden kategorietako taldeen arteko lagunarteko partidak ez baimentzea erabaki du, Eusko Jaurlaritzak partidetara itzultzeko protokoloa argitaratu arte.


Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie guztiei erakusten ari diren pazientziagatik eta ulermenagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen