Hainbat futbol, eskubaloi eta areto futbol partida izango dira asteburuan

0
324

Zapatuan, areto futbolak irekiko du kirol jardunaldia. Mondratek Tolasala A.F. taldearen aurka jokatuko Musakolako kiroldegian, 17:30etan. Azken jardunaldietako bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira zaleen aurrean, goi postuetan jarraitzeko.

Ondoren, Mondragon Unibertsitateko gizonen txanda izango da, CantBasket 04 taldearen aurka, arratsaldeko 17:30etan Santanderren.

Domekara igarota, eskubaloian, derbia izango da asteburu honetan Iturripen. Mugarri Ingouk, Soraluze BKE, Bergararren aurka jokatuko dute zaleen aurrean goizeko 10:00etan.

Errugbian, Kanpanzar Arrasate RT Atletico San Sebastian taldearen aurka lehiatuko da Donostin, goizeko 11:30etan. Aldiz, AGR/ERTk, ligako lehen fasea amaituta. Bigarren fasea hasi arte atsedena izango dute martxoak 3arte.

Futbolean, Gorengo mailako Mondra lidergoa indartzen ahaleginduko da Zumaiakoren aurka Mojategin, arratsaldeko 16:30ean.

Saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak Mesplet Turcks Unibasket taldearen aurka ariko dira, 18:00etan, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen