Arrasate eta Aretxabaleta arteko errepidean, Fagor Arrasateren ondoan dagoen bidegorriaren hainbat baranda apurtuta agertu dira. Herritar batek gertatutakoaren berri eman digu, eta argazki hauek bidali dizkigu. Herritarrak azaldu digunez, “Lehen ere bana batzuk hautsita zeuden, baina gaur gauean hautsi dute gehiengoa.”