Hainbat arrasatearrek Aretxabaletako Andramaixetan parte hartuko dute

0
1127

Divina Comedia drag queen arrasatearrak esaterako Albina Stardust-ekin ikuskizuna emango du abuztuaren 15ean. Halaber, Txerrikumeak taldea, Xabi Muñez arrasatearra taldekide, abuztuaren 14an.

Goiko argazkiak: Aretxabaletako Udala.

Hastear dira Aretxabaletako Andramaixak, eta abuztuaren 13tik 17ra ekitaldi ugari izango dira bertan.

Hainbat arrasatear ere bertan izango dira, oholtza gainean nahiz eszenatokitik at, jaietan parte hartzen eta gozatzen.

Adibidez, Txerrikumeak taldea, Xabi Muñez gitarra-jolea kide duena, Txosnagunean ariko da abenduaren 14an, astelehena, gaueko 22:00eta hasiko den jaialdiaren baitan.

Era berean, hurrengo egunean, abuztuak 15, Arrasateko Divina Comediak eta Iruñeko Albina Stardust-ek drag-showa emango dute, baita Txosnagunean ere, gaueko 22:00etan.

Hona hemen jaietako egitarau osoa, ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen