Gaur goizean Zapatuko Bertako Produktuen Azoka ospatu da Seber Altuben. Azokaren barruan, haginetako pasta naturala egiten ikasteko tailerra egin da. Inauteriak izan arren, tailerrean arrasatear ugari izan dira. Horietako asko Inauteriez gozatzeko prest mozorrotuta.