Habi taldeak kontzertua eskainiko du gaur Iratin

0
473

Doako sarrera izango du emanaldiak eta gaueko 22.30etan hasiko da

Urte berriarekin batera, eta urtarrileko agendan dagoeneko murgilduta, Irati Tabernak Habi taldearen kontzertua eskainiko du gaur. Doako sarrera izango du emanaldiak eta gaueko 22.30etan hasiko da.

HABI, Villabonako power duo bat da. 2018an elkartu ziren eta 2019an beraien lanaren emaitza argitaratu zuten. Jon Ander baterian eta Yeray ahotsa eta kitarrarekin, bien artean zortzi kanta dituen LP bat kaleratu dute. Loratu, beraien lehen diska da, auto-ekoiztua eta Elkar estudioetan grabatua Víctor Sánchez soinu ingeniariarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen